Uncategorized @eu
Txorierriko 14 enpresek euskararekin konpromisoa hartu dute HABIA proiektuan
Ekimena “lan eremuan euskararen erabilera aktibatzen duen ekosistema egoki bat sortzeko” sortu da, eta enpresei beren ibilbide pertsonalizatua diseinatzen laguntzen die. Txorierriko eskualdeko sektore guztietako 12 enpresak eta Lanbide Heziketako 2 ikastetxek euskararen eguneroko erabilera bultzatzeko konpromisoa hartu zuten atzo, HABIA egitasmoarekin bat eginez. Txorierri Zerbitzu Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, bultzatutako…
Read MoreEuskararen motibazio saioa egin dute Ciudad Jardin Lanbide Heziketako ikastetxe integratuan
Euskararen motibazio saioa egin dute Ciudad Jardin Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. 40 ikasle inguruk hartu dute parte, eta ondorengo zikloak ari dira ikasten: Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Zikloa Marketineko eta Publizitateko Goi Mailako Zikloa Administrazioa eta Finantzetako Goi Mailako Zikloa Saio hau bigarrena izan da, IDarte ikastetxean egindakoaren ostean. Motibazio saioak Ahize-AEKk emango ditu…
Read MoreLanbide Heziketa Duala Euskaraz Gipuzkoako ikasle eredugarrien sari banaketa
Euskararen Nazioarteko Egunean, Lanbide Heziketa Duala Euskaraz Gizpuzkoako ikasle eredugarrien sari banaketa egin du Laneki elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. Lau izan dira enpresa egonaldian euskaraz lanean aritu diren ikasle eredugarri sarituak. Lehenengo eta bigarren sarituak Andoni Aranburu eta Josu Etxepeleku dira. Bidasoa LHII-n ari dira ikasten Mekanizazioko Erdi Mailako Zikloa eta Egile Mekanizatuak SL…
Read MoreDurangaldeko Lanbide Heziketako zentro guztiek egin dute bat LANDUE zerbitzuarekin
2024an 15 enpresek egin dute bat Landue-rekin, eta gaur gaurkoz 38 enpresek osatzen dute Durangaldean euskara sustatzeko lan egiten duten enpresen komunitatea. Durangaldeko Mankomunitateak eskualdeko erakundeak, enpresak eta Lanbide Heziketako zentroak bildu ditu ostegun honetan Durangoko Elkartegian. Bertan, eskualdeko eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko LANDUE proiektuaren barruan emandako azken urratsak aurkeztu dira. Durangaldeko 15 enpresa berrik…
Read MoreLanbide Heziketa Duala Euskaraz Arabako ikasle eredugarrien sari banaketa
Lanabes egitasmoaren baitan, Lanbide Heziketa eta lana euskaraz bultzatzeko ekimenak egiten dira. Honen haritik, 2024 urteko ekimenen artean izan dugu Lanbide Heziketa Duala euskaraz Arabako ikasle eredugarrien sari banaketa. Arabako Foru Aldundiaren eta Laneki elkartea osatzen duten Ikaslan Araba eta Hetel elkarteak bultzatutako ekimena izan da eta El Corte Inglesek babestu du. Arabako Lanbide Heziketako 16…
Read MoreCopreci, Aita Menni eta Elkarmediaren ibilbidea sarituta, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeko garaian duten konpromiso eredugarriagatik
‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu zuen Urnietako Salestarrak Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak; ikasle, irakasle, lantoki, erakunde eta eskoletako ordezkariek praktika onak partekatu ziren bertan Urnietako Salestarrak-Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak ‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu zuen otsailaren 2an. Bertan, euskarazko Lanbide Heziketa eta ikasleen lan munduratzea euskaraz gauzatzeko garaian erreferente diren lantoki…
Read MoreEgunean behin lehiaketa martxan
Egunean Behin lehiaketa martxan! Hamahirugarrena! Urriaren 2an hasi zen lehiaketa ezagunaren denboraldi berria. “LH Duala Euskaraz” taldean parte hartzeak saria lortzeko aukera dakar. Parte hartzaileen artean, astean behin 150 euro zozketatuko dira. Ondo pasa, asko ikasi eta zorte on! “LH Duala Euskaraz” taldeko partaideen artean, astero, sari bat zozketatuko da. Sariduna Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikasle…
Read MoreLanbide Heziketa Duala Euskaraz egitasmora batu dira Geike eta Debagoieneko Mankomunitatea
Lanbide Heziketa Duala Euskaraz ekimena martxan jarri zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Laneki elkarteak eta egitasmo horretara batu dira Geike –Arrasateko Euskalgintzako eragileak batzen dituen lankidetza mahaia– eta Debagoieneko Mankomunitatea. Azken lau urteetan Debagoieneko 289 enpresatan egin da duala euskaraz eta 727 ikaslek egin dute duala euskaraz ibarreko ikastetxeetatik bideratuta.
Read MoreUgarte Burdindegia euskarazko Lanbide Heziketa Dualaren alde
Ugarte Burdindegian apustu irmoa egin dute Laneki Jakinbai, Ikaslan, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek sustatutako euskarazko Lanbide Heziketa Dualaren alde. #LHDualaEuskaraz. Euskara gure komunitatearen identitatearen parte da eta, beraz, bereizten gaituen balio bat da. Ugarte Burdindegiarentzat, gure ingurune sozioekonomikoan, langileari zein taldeari balioa ematen dion hizkuntza da, arlo pertsonalean zein profesionalean.…
Read More“LH DuaLa euskaraz” egitasmoa Limousin Kartoiak enpresan
“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Laneki elkarteko ordezkariek bisita egin dute Tolosan kokatutako Cartonajes Limousin enpresara. Bisitaren arrazoi nagusia lantokiaren egunerokoan euskarak duen papera aitortzea izan da. “LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren helburu nagusia lan arloan euskararen erabateko normalizazioa ahalbidetzeko baliabide egokiak eskaintzea da, eta honekin aurrera egiteko ezinbestekoa da Limousin Kartoiak…
Read More