Euskararen motibazio saioa egin dute Ciudad Jardin Lanbide Heziketako ikastetxe integratuan

Euskararen motibazio saioa egin dute Ciudad Jardin Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. 40 ikasle inguruk hartu dute parte, eta ondorengo zikloak ari dira ikasten:

  • Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Zikloa
  • Marketineko eta Publizitateko Goi Mailako Zikloa
  • Administrazioa eta Finantzetako Goi Mailako Zikloa

Saio hau bigarrena izan da, IDarte ikastetxean egindakoaren ostean.

Motibazio saioak Ahize-AEKk emango ditu eta Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Laneki elkartearen babespean antolatu dira.