LEGE-OHARRA ETA ERABILERA-BALDINTZAK
Gune honetan ERABILTZAILEAK erabiltzaileen eta webguneko arduradunaren arteko erlazioaren gaineko termino eta baldintzen inguruko informazioa aurkituko du. Erabiltzaile moduan garrantzitsua da nabigazioarekin jarraitu aurretik termino hauek ezagutzea. Webgune honen arduradunak, Laneki Elkartea, erabiltzaile eta bezeroen informazioa berme osoarekin prozesatzeko konpromisoa hartzen du eta erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera arautzen duten Nazioko eta Europako baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen du. Webgune honek, beraz, RPGD (datuak babesteko Europako 2016/679 araudia) eta komertzio elektronikoari buruzko uztailak 11ko LSSI-CE 34/2002 Legea zorrozki betetzen ditu.
Erabilera baldintza orokorrak
Baldintza orokor hauek lhdualaeuskaraz.eus webgunea osatzen duten webguneko orrialdeen , edukien eta zerbitzuen erabilera arautzen dute (sarbide hutsa besterik bada ere). lhdualaeuskaraz.eus webgunera sartzen den pertsona orok (“Erabiltzailea”) momentu oro lhdualaeuskaraz.eus webgunean indarrean dauden Baldintza Orokorrak onartzen ditu.
Jasotzen ditugun datu pertsonalak eta hori nola egiten dugun
Irakurri Pribatutasun politika
Erabiltzaileen konpromiso eta betebeharrak
Erabiltzailea informatuta gelditzen da webgunera sartzeak ez duela suposatzen inondik inora lhdualaeuskaraz.eus erakundearekin erlazio komertzial bat. Horrela, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea bera, bertako zerbitzuak eta bertako edukiak indarrean dagoen legearen arabera onustea eta ordena publikoa errepetatuz erabiltzea.
Webgunea helburu bidegabe edo kaltegarriekin erabiltzea edo edozein modutan webgunearen funtzionamendu arrunta kaltetuko duen erabilera izatea debekatuta daude. Webgunearen edukiari dagokionez, debekatzen da: erreprodukzioa, banaketa, aldaketa totala edo partziala (jabeen baimena izan ezean), jabeen eskubideen urraketak, helburu komertzial edo publizitarioak dituzten erabilerak.
lhdualaeuskaraz.eus webgunearen erabileran Erabiltzailea lhdualaeuskaraz.eus|en edo hirugarrenen irudi, interes edo eskubideak konprometitzen dituzten jarrerak ez izatera, ataria erabilezin bihurtzera edo gehiegi kargatzera (begiratu dominioa) eta/edo edozein modutan webgunearen funtzionamendu arrunta kaltetuko duen erabilera ez izatera konrpometitzen da. Bestalde, Erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, ondorioz, lhdualaeuskaraz.eus webguneak ezin duela bermatu virus edo aldaketak sor ditzaketen beste elementu batzuen ez-izaterik (software eta hardware).
Segurtasun neurriak
Erabiltzaileak lhdualaeuskaraz.eus|i emandako datu pertsonalak lhdualaeuskaraz.eus webgunearen titulartasuna duten automatizatutako edo automatizatu gabeko datu-baseetan gorde daitezke. Datu-base horiek datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jasotako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten teknika, antolaketa eta segurtasun arloko neurri guztiak izango dituzte.
Erabiltzailearen eta lhdualaeuskaraz.eus|en arteko komunikazioetarako kanal seguruak erabiltzen dira eta partekatutako datuak https protokoloei esker zifratuta daude, beraz webguneak segurtasun baldintza onenak bermatzen ditu erabiltzaileen konfidentzialtasuna bermatuta egon dadin.
Erreklamazioak
lhdualaeuskaraz.eus plataformak erabiltzaile eta bezeroentzako erreklamazio orriak existitzen direla adierazten du. Erabiltzaileak erreklamazio bat egin dezake erreklamazio orria eskatuz edo jakinbai@jakinbai.eus helbidera bere izen-abizenak, zerbitzua eta/edo produktua eta erreklamazioaren arrazoiak zehazten dituen korreo bat bidaliz.
Erabiltzaile/Erosleak erreklamazioa jakinarazi dezake posta elektronikoz: jakinbai@jakinbai.eus, nahi izanez gero, ondorengo erreklamazio inprimakia atxikituz:
Zerbitzu/Produktua:
Erosketa/Kontratazio data:
Erabiltzailearen izena: Erabiltzailearen helbidea:
Erabiltzailearen sinadura (eskuz aurkezten bada):
Data:
Erreklamazio arrazoia:
Gatazkak konpontzeko plataforma:
Erreklamazioak aurkezteko, Europar Batzordeak ematen duen eta esteka honetan eskuragarri dagoen auziak ebazteko plataforma ere erabili dezakezu: http://ec.europa.eu/consumers/odr/
JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK
Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, webgune hau helburu komertzialekin edozein mediotan eta lhdualaeuskaraz.eus|en baimenik gabe bere osotasunean zein zati batean erreproduzitzea, zabaltzea eta/edo komunikazio publikoa egitea debekatuta gelditzen da. Erabiltzailea lhdualaeuskaraz.eus|en Jabetza Intelektual eta Industriala errespetatzera konprometitzen da.
Erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen du webgunea bere osotasunean, bai testuak, software|a, edukiak (egitura, hautaketa, antolamendua, aurkezpena), podcast|ak, argazkiak, ikus-entzunezko materiala eta grafikoak markek, egile-eskubideek eta beste eskubide legitimo batzuek babesten dituztela, nazioarteko tratatuen eta beste jabetza-eskubide batzuen arabera.
Erabiltzaile edo hirugarren batek webguneko edukiren batek beren jabetza intelektualaren eskubideak urratu dituela uste badu, lhdualaeuskaraz.eus|i jakinarazi beharko dio ondorengoa esanez:
Ustez urratutako eskubideen titularraren datu pertsonalak edo, erreklamazioa hirugarren baten aurkezten badu, noren izenean jokatzen duen. Jabetza intelektualak babestutako edukiak eta webgunean non kokatzen diren adierazi, adierazitako eskubideen jabetzaren akreditazioa eta jakinarazpenean emandako informazioaren egiazkotasunaz berau arduratuko denaren adierazpena.
Kanpoko loturak
lhdualaeuskaraz.eus webguneak hirugarrenen jabetza duten webgune eta edukietarako loturak eskaini ditzake. Lotura horien helburu bakarra Erabiltzaileei horietan sartzeko aukera ematea da. lhdualaeuskaraz.eus ez da ondoren Erabiltzaileak lotura horietan izan ditzakeen ondorioez arduratzen.
Hortaz gain, Erabiltzaileak beraien nabigazio ohituretara sarbidea duten hirugarrenen jabetzako orrialde, promozio, afiliatuen programak ere aurkituko ditu. Informazio hori beti anonimoa da eta ez du Erabiltzailea identifikatzen.
Patrozinatutako tokietan edo afiliatuen loturetan emandako informazioa toki horietako pribatutasun politikei lotuta dago eta ez dago pribatutasun politika honi lotuta. Afiliatutako loturen pribatutasun politika sakon eta ondo errebisatzea gomendatzen diegu Erabiltzaileei. Bere webgunean lhdualaeuskaraz.eus orrialdera edozein lotura gailu tekniko jarri nahi dituen Erabiltzaileak lhdualaeuskaraz.eus|en baimen idatzia beharko du. Lotura horrek ez du inongo harremanen existentziarik baieztatuko tokiko jabearen eta lhdualaeuskaraz.eus|en artean, ezta ere azken honek jabearen edukiak onartzen dituenik ere.
Bermearen eta erantzukizunaren bazterketa
lhdualaeuskaraz.eus|ek ez du, inola ere, ondorengo arrazoiegatik sortu daitezkeen kalte-galeren bermerik eskaintzen ezta ere ardurarik onartzen:
Webguneko, bertako zerbitzuetako edo edukietako erabilgarritasun, mantenimendu edo funtizonamendu egokiaren falta.
Edukietan egon daitezkeen birus, programa gaizto edo mingarrien existentzia.
Legez kontrako erabilera, zabarkeria, iruzurra edo lege-ohar honen aurkakoa den edozein erabilera.
Hirugarrenek emandako eta gure webgunean erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuen zilegitasun, kalitate, fidagarritasun eta erabilgarritasun eza.
Zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartuko, inola ere, web orri honen legez kanpoko edo bidegabeko erabilerak eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik.
Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Oro har, lhdualaeuskaraz.eus webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituzten harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren eta auzitegien mende daude.
Kontaktua
Edozein Erabiltzailek aipatutako Lege-baldintzen inguruan zalantzarik badu edo lhdualaeuskaraz.eus plataformaren inguruan edozein iradokizun badu, mesedez jarri kontaktuan jakinbai@jakinbai.eus helbidean.
Laneki Elkartea osatzen dugunok asko eskertzen dizugu Lege-oharra irakurtzeari eskaini diozun denbora.