Lan eginez ikasi

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza prozesuak konbinatzen ditu lantoki eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez. Ikaskuntza bera ahalbidetuko da, bai eta zenbait gaitasun eskuratzea ere: lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta bestelako zeharkako gaitasun batzuk.

LH Dualak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du.

 

4.016 lantoki baino gehiago aukeran Gipuzkoan  

450 lantoki baino gehiago aukeran Araban  

2.067 lantoki baino gehiago aukeran Bizkaian  

Ikaslearentzako abantailak

Esperientzia

Ikasleek benetako lan-egoeretan ikasten dute eta lan-esperientzia handia lortzen dute.

Ikaslearentzako abantailak

Hizkuntza teknikoa

Hizkuntza teknikoaren ezagutza lortzen da.

Ikaslearentzako abantailak

Enplegagarritasuna

LH DuaLa burutzen duten ikasleen enplegagarritasuna areagotzen da. %70a dira kontratua lortu duten ikasleak.

Ikaslearentzako abantailak

Euskara baliokidetza

  • Goi mailako ikasketen %50 euskaraz eginda: B2 baliokidetza
  • Erdi mailako ikasketen %50 euskaraz eginda: B1 baliokidetza 
Ikaslearentzako abantailak

Talentua

Ikaslearen komunikazio gaitasuna hobetzen da, talentuaren ezaugarri bat gehiago lortzen da eta lan munduratzeko prestatuagoa egongo da.

lhirudia-4

LH Duala

  • Zer da Duala?

Gaur egun, LH Dual Orokorra eta LH Dual Intentsiboa ditugu. Informazioa gehiago hemen: INFO

DuaLak ikaskuntza prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez. Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide profilarekin eta programatutako espezializazioekin.
Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, zenbait gaitasun eskuratzea ere: lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk.

 

  • Zer da Duala euskaraz?

Lanbide Heziketa Duala euskaraz izateko ezinbestekoa da ikaslearen instruktorea ikaslearekin euskaraz aritzea.

Lanbide Heziketan euskaraz hezi

Play Video

Lanbide Heziketa euskaraz ziurtagiriak

Play Video

Lanbide Heziketa Duala euskaraz Arabako ikasle eredugarrien sari banaketa

Play Video

EUSKARAZ ARI DIREN LANTOKIEN GEOMAPA

Gipuzkoan 4.016 lantokik baino gehiagok eskaintzen dute Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz. Araban berriz, 450 lantoki baino gehiago dira eta Bizkaian 2.067 baino gehiago. Geomapa honetan lantoki hauen sailkapen geografikoa zein arlokakoa aurkituko duzu. Bota begirada bat!