Egunean behin lehiaketa martxan
Egunean Behin lehiaketa martxan! Hamahirugarrena! Urriaren 2an hasi zenย lehiaketa ezagunaren denboraldi berria. “LH Duala Euskaraz” taldean parte hartzeak saria lortzeko aukera dakar. Parte hartzaileen artean, astean behin 150 euro zozketatuko dira. Ondo pasa, asko ikasi eta zorte on!
โLH Duala Euskarazโ taldeko partaideen artean, astero, sari bat zozketatuko da. Sariduna Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikasle bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. โOnenaโ ez, baizik eta hasieratik โparte hartzaileaโ saritzea erabaki duelako batzordeak. Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez. Irabazlea Gipuzkoako LH zentro bateko ikaslea izango da.
Sei aste gelditzen dira, 900 euro saritan. Zorte on!
ย
Urriaren 2tik abenduaren 10era bitarte iraungo du Egunean Behin lehiaketaren 13. denboraldiak
ย
ย โLH Duala Euskarazโ taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- โLH Duala Euskarazโtaldera gehitu 0220CC5 giltza sartuz.
- Egunero parte hartu, animo.
Zer da Egunean Behin?
Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da, CodeSyntax enpresak garatua. Egunero partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobeto!