Balio erantsia
LH Dualak langile kualifikatuak euskaraz prestatzen ditu, eta hauek elebitasunean prestatzeak lantokien ekoizpen sarearen premietara egokituak izatea suposatuko du, enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasiak.
Horrek lantokien lehiakortasuna areagotzen du. Programaren bidez, pertsonak ezagutzeko eta hezteko aukera du lantokiak, barneko erreleboak erraztuz.
Ezagutza
Pertsonak ezagutzeko eta hezteko aukera du enpresak.
Erreleboa
Esperientzia honek enpresako belaunaldien erreleboa errazten du.
Kualifikazioa
LH Dualak langile kualifikatuak prestatzen ditu, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokituak, eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasiak. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
Kudeaketa aurreratua
Lantokiak hizkuntzen kudeaketa aurreratua egiten du, lan taldearen giroa hobetzen da, zerbitzu hobea eskaintzen da.
LH Duala Euskaraz Gidaliburua
LH DuaLa Euskaraz lantokietan
AUTODIAGNOSTIKORAKO GALDETEGIA LANTOKIENTZAT
Lau aldagai nagusik eragiten dute ikasleak lantokian zer hizkuntza erabiliko duen: instruktorea, harrera, hizkuntza paisaia eta lankideak. Lau aldagaiak kontutan hartuta, LP-Duala euskaraz lau mailatan kokatzen da. Nolakoa da zure lantokiaren egoera gaur egun?
LH Duala euskaraz izan dadin kontutan hartzeko aldagaiak
LH Duala euskaraz bermatuko duen lantoki bat izateko lau aldagai nagusi dira kontuan hartu behar ditugunak.
1. Instruktorea (aldagai hau ezinbestekoa da):
LH Dualaren ardatz nagusia hau da: ikaslearen eta ikasle horri enpresan lana erakutsiko dion instruktorearen arteko harremana. Instruktorearen gaitasuna eta hizkuntza-jokabideak giltzarriak dira.
2. Harrera (aldagai hau hautazkoa da):
Harrera-unea da ikasleak enpresarekin izango duen lehen harreman ofiziala. Hasierako minutu horietan sumatuko du ikasleak enpresako giroa; besteak beste, zein hizkuntza-politika darabilen enpresak.
3. Hizkuntza-paisaia (aldagai hau hautazkoa da):
Leku berri batera iristen garenean, euskarak errotulazioan duen presentziaren arabera interpretatzen dugu zenbateraino egin dezakegun euskaraz. Errotulu handiek, informazio-guneek, apal, karpeta eta armairuetako errotulu txikiek... osatuko dute ikasleak ikusiko duen giroa. Era berean, lanerako garrantzitsuak diren hainbat elementu ere izango ditu ikasleak inguruan (laneko dokumentuak, aplikazio informatikoak, instrukzioak...); horiek euskaraz egotea lagungarria da euskaraz lan egiteko.
4. Lantaldea (aldagai hau hautazkoa da):
Horiek ere hizkuntza-paisaiaren parte dira, ikasleak entzun egingo baitie beren artean hitz egiten dutenean. Kasu askotan, hori baino gehiago gertatuko da, ikasleari zuzenean mintzatuko zaizkion heinean. Garrantzitsua da harrera egitean langile euskaldunak euskaraz aurkeztea.