Lanbide Heziketa Duala Euskaraz egitasmora batu dira Geike eta Debagoieneko Mankomunitatea
Lanbide Heziketa Duala Euskaraz ekimena martxan jarri zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Laneki elkarteak eta egitasmo horretara batu dira Geike –Arrasateko Euskalgintzako eragileak batzen dituen lankidetza mahaia– eta Debagoieneko Mankomunitatea. Azken lau urteetan Debagoieneko 289 enpresatan egin da duala euskaraz eta 727 ikaslek egin dute duala euskaraz ibarreko ikastetxeetatik bideratuta.