Lanbide Heziketa Duala Euskaraz Gipuzkoako ikasle eredugarrien sari banaketa
Euskararen Nazioarteko Egunean, Lanbide Heziketa Duala Euskaraz Gizpuzkoako ikasle eredugarrien sari banaketa egin du Laneki elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.
Lau izan dira enpresa egonaldian euskaraz lanean aritu diren ikasle eredugarri sarituak. Lehenengo eta bigarren sarituak Andoni Aranburu eta Josu Etxepeleku dira. Bidasoa LHII-n ari dira ikasten Mekanizazioko Erdi Mailako Zikloa eta Egile Mekanizatuak SL enpresan egin dute enpresa egonaldia.
Hirugarren saritua Samuel De Los Santos da; Gizarte Berrikuntza LHII-n egin du Mantentze Lan Elektromekanikoetako Erdi Mailako Zikloa eta Tolosaldea LHII-n ari da Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Zikloa egiten. Halaber, Legaia SL enpresan egin du enpresa egonaldia eta lanean ari da egun.
Ugle eskolako Kathielly Rodríguez izan da laugarren saritua. Fabrikazio Adimentsuko espezializazioko ikaslea da, Kathielly, eta Construcciones Eléctricas de Guipuzcoa enpresan egin du enpresa egonaldia.
Ikasle eredugarri hauek euskaraz formatu dira eta lantokiko egonaldia ere euskaraz egin dute hein handi batean. Halaber, enpresa egonaldian euskaraz balioa erantsi diote lanari!