Turismo sektoreak euskaraz agurtzen du urtea

2021 URTEAK TURISMOAREN ITZULERA EKARRI DU EUSKAL HERRIRA, SEKTOREA OSATZEN DUTEN PROFESIONALAK GABON SASOIAN URTEA MEREZI MODUAN AGURTZEKO PRESTATZEN ARI DIRA.

Covid-19aren pandemiak turismoari mugak ezarri zizkion 2020. urteko zenbait denboraldi garrantzitsutan. Udako sasoia hala moduz salbatzea lortu bazen ere, besteak beste aste santuko edo abenduko kanpainak bertan behera gelditu ziren konfinamendu total edo perimetralen eraginez. 2021ean, batez ere udatik aurrera, turismoa berreskuratzea lortu da, eta abenduko zubi luzeak eta gabonetako kanpainak neguko turismoa berraktibatu du Gipuzkoan. Nolako eragina izan du honek turismo arloko profesionalengan?
Turismoak egun duen egoeraz aritu gara Basque Destination agentzia eta Donostiako Hotel Palacio Aieteko ordezkariekin.

Turistek interesa dute

Datuek diotenez, abenduko zubian 2019ko mailara iritsi da turismoa Euskal Herrian, %65-70 inguruko okupazio tasa batekin, eta gabonetara begirakoa urreikuspenak ere positiboak dira. Turisten profila ezberdina izan ohi da, Europa kanpotik datorrena (AEB eta Asiatik batez ere), europearrak, eta esatu barnekoak. Profilaren arabera, turismo mota ezberidna izan ohi da, baina batez ere atzerritarren artean azken urteetan nabarmen egin da euskararekiko interesa. Basque Destinationetik baieztatzen dute normalean Euskal Herrira datorren atzerritarrak badakiela kultura berezi bat dagoela Euskal Herrian, eta hizkuntza propia duen lurralde bat dela kontziente dira. Hori dela eta, askotan hitzen bat ikasten saiatzen dira, edo ingurukoak euskaraz agurtzen. Horrez gain, estatuko bisitarien artean ere ekimen ezberdinak sortudira, esaterako Zumaian “El enigma del euskera” bisita tematikoa abian ajrri dute espainiar estatuko ikasle batzuk. Testuinguru honetan, Palacio Aiete Hoteleko taldeak aitortzen du sarritan bertaratutako turistek beraien estantzian euskaraz hitzen bat ikasi ohi dutela, eta hau praktikan jartzea gustoko izaten dautela. Kasu honetan, hoteleko ordezkariren bati euskaraz zerbait esan eta erantzuna euskaraz ez bada ematen harritu egin daitezke, kontziente baitira hemen bi hizkuntza ofizial daudela. Oro har, jasotzen duten turista profila nahiko kurioso dela diote hotelean, eta normalean euskaraz zerbait esaten dutenean gustatzen zaie erantzuna halakoa izatea.

Profesional euskaldunaren balioa

Basque Destination agentziatik kontatzen dute azken aldian atzerritik turismo lanak hartzera jende asko etorri dela Gipuzkoara. Esaterako, Txinatik datorren turista talde bat hartatzeko lana Txinatik etorritako lantalde batek hartzen du, eta horrela izan ohi da beste zenbait herrialdekin. Egoera honi aurre egin eta bertakoen jardunari balio erantsia emateko, ezinbestekoa da profesionalen euskararekiko lotura indartzea, kanpotik etorritako agentzia horiek ez baitute kontuan izaten. Zentzu honetan, Hotel Palacio Aieten argi dute profesionalen euskarazko formazioa garrantzitsua dela publikoari begira, besteak beste bezero euskaldunak jasotzen dituztenean zerbitzu osoagoa eskaintzea ahalbidetzen duelako. Hala ere, azpimarratzen dute bezero euskaldunaz harago atzerritarrek ere eskertzen dutela beraien egonaldian ikasitako hitzak bertako langileekin praktikan jartzea, eta hizkuntzek ezinbesteko garrantzisa duten sektore honetan euskararen ezagutza beste puntu bat da kurrikulumean. Biak ala biak ados daude turismoko etorkizuneko profesionalaren profila euskalduntzen ari dela, eta euskararen ezagutzak lan mundurako zenbait ate irekiko dituela.

Profesionalak euskaraz hezten

Testuinguru honi erantzunez, Gipuzkoan LH DuaLa euskaraz ikasten duten ikasleen kopurua areagotzen ari da turismoaren sektorean ere. Turismoaren sektorean ibilbide profesionala euskaraz egitea hautatzen duten ikasleek LH DuaLa euskaraz garatzeko gero eta aukera gehiago aurkitzen dituzte lurraldean, izan museoak, hotelak edo turismo agentziak besteak beste. Gainera, artikulu honetan irakurri ahal izan dugunez, euskara bidea egiten ari da turismoaren sektore profesionalean, ikasketak amaituko dituen euskaraz matrikulatutako ikasleari ibilbide profesional oparoa eskainiz. Ezagutu gehiago LH DuaLa euskaraz egiteak turismoaren arloan duen abantailei buruz hemen: