Lantoki erreferente gisa azaltzeko aukera, doan!

“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoak honekin bat egin duten enpresei esker ona erakutsi nahi die, euskararen presentziak arlo sozio-ekonomikoan ibilbide egonkorra izan dezan ezinbestekoak bilakatzen baitira. Aitortza honi erantzunez, “LH DuaLa Euskaraz” egitasmoan laguntzen duten lantokien gida argitaratu dugu, modu honetan, etorkizunean bere Lanbide Heziketa euskaraz egin nahi duen ikasleak bere formakuntza osatzeko lantokiko prestakuntza edo DUALa egiteko orduan erreferentzia izan daitekeena. Hala ere, azpimarratu behar da gida hau irekia dela, eta zure lantokiak euskaraz formakuntza egiteko aukera ematen badu gida honetan agertzeko baimena eman dezakezula hemen. Euskaraz, balioa erantsi lanari!