Lanbide Heziketa Duala euskaraz egingo den Bizkaiko enpresentzat dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da
Foru erakundeak urtarrilaren 12an irekiko ditu merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, banakako enpresaburuei, profesionalei, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei eta Bizkaian euskara sustatzen duten komunikabideei zuzendutako dirulaguntzen deialdiak. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira (www.ebizkaia.eus).