Eredugarritasuna eta praktika onak ardatz ‘Lazarraga Sariak Eredu’ topaketan

Lazarraga Saria jasotako hainbat lantokietan, Lanbide Heziketa Duala euskaraz egiteko aukera dago.

https://www.baieuskarari.eus/eu/bloga/2025/12/02/eredugarritasuna-eta-praktika-onak-ardatz-lazarraga-sariak-eredu-topaketan

 

Joan den ostegunean, azaroak 28, Arabako enpresa-sareak hitzordu garrantzitsua izan zuen Laudion. Bai Euskarari Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, ‘Lazarraga Sariak Eredu’ jardunaldia antolatu zuen, 2024ko edizioan saritutako entitateen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Topaketa honek euskara arlo sozioekonomikoan txertatzeko bidean erreferente diren enpresen “sukaldeak” ezagutzeko aukera eman zuen. Ez zen azaleko bisita bat izan; parte-hartzaileek entitate horien egunerokoan murgildu eta hizkuntzaren kudeaketan emandako pausoak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten.