Laneki oroigarria
Urtero Lanbide Heziketa eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotutako Hizkelan jardunaldia egiten da. Aurtengoa, Hizkelan XI. jardunaldia izan da; , Errenteriako Don Bosco LHIIn.
Landu diren gaietan azpimarragarrienak hauek ditugu: Ikastetxeetako Hizkuntza Proiektuak, Adimen Artifiziala irakasleon jarduna aberasteko bide, euskararen ezagutzaren egiaztapen eredu berria eta baliokidetzak, euskara lanerako prestakuntzan, Lanbide Heziketaren eta lantokien arteko zubi lana eta lantokiko Dual egonaldiak euskaraz sustatu.
Honez gain, Lanbide Heziketan eta lanean euskara bultzatu duen enpresei, zein eragileei, egindako ibilbidea errekonozitzea helburu duen Laneki oroigarri banaketa egin da. Garbiñe Mendizabal Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Foru Zuzendariaren eta Ainitza Blanco Etxaleku Lanekiko Presidentearen eskutik jaso dituzte Laneki oroigarriak.
Lehenengo Laneki oroigarria Oarsoaldea Garapen Agentziari eman zaio, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin, udalekin eta enpresekin Lanbide Heziketa Duala euskaraz bultzatzeko urteetan egindako lanarengatik. Oarsoaldea Garapen Agentziaren izenean Aizpea Otaegi Mitxelenak, Oarsoaldeako Garapen Agentziko Lehendakariak eta Errenteriako Alkateak, jaso du Laneki oroigarria.
Bigarrengo Laneki Oroigarria Ikaztegietako Man Truck & Bus Iberia enpresarentzat izan da, urtez-urte Lanbide Heziketako ikasleek bertan egiten dutelako Lanbide Heziketa Duala euskaraz. Man Truck & Bus Iberia enpresako Manex Larrarte arduradunak jaso du Laneki oroigarria.
